Irungo Euskal Jira elkarteak, 2020ko abuztuan ospatu behar zen jaia bertan behera uztea erabaki du.

Erabakia desatsegina izanagatik, arduraz hartutakoa da, nahiz eta uztaila hasiera arte lanean ibili. Gure gogoa, ilusioa, hainbat hilabetetako lana, bilerak, asmo berriak... pandemiak zapuztu ditu. Gure gizarteak aurrera egiteko, arduraz jokatzea ezinbestekoa da, eta egoera honi aurre egin beharrak, burutsuak izatea eskatzen du. Etena ez da izango erabatekoa. Hiritar guztion artean, abuztuaren 8an, Euskal Jira oroitzeko gonbitea egiten dugu, urtero janzten garen moduan jantziz. Covid-19ak ez dezala oroitza galdu, denok egun horretan baserritarrez jantziz, besterik ez bada.

Datorren urtean gogotsu itxaroten zaituztegu.